2021/09/10 20:00etan

Musika

Kontzertua: Gonzalo Portugal

Kontzertua: Gonzalo Portugal
Goñi Portal kultur etxea, Plentzia

Gonzalo Portugal Bilbon jaiotako musikari bat da. Last Fair Deal taldeko abeslari eta gitarrista, Capsula, Landslide eta Edu Basterra Band bezalako proiektuetan parte hartu du, eta baita beste artista batzuen hainbat albumetan ere. Gitarra eta bakarkako ahotsa uztartzen dituen bere ikuskizun akustikoak blues eta folk doinuak biltzen ditu.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun