Arpillaoko Elkarteak Bizirik: "Egoera negargarria da, eta okerrera doa"

Ander Zarraga 2021ko abe. 20a, 15:23

Plentziako hainbat herritarrek babestu zituzten Arpillaoko eraikinean egoitza zituzten elkarteak –Arkote Arraun Taldea, Ambar Elkartea, Plentziako Piraguismo Taldea, Danontzat gaztetxea eta Plentzia Traineru Baltza–, atzo, abenduaren 19an, Plentziako kaleetatik egin zuten manifestazioan. Bertan, salatu zuten duela urtebete kanporatu zituztela lokaletatik eta oraindik beraien jarduerak garatzeko gunerik gabe jarraitzen dutela. Gainera, Udalaren erantzun falta kritikatu eta kaleratzeko arrazoiak faltsuak direla adierazi zuten, elkarteek egindako txosten batek Udalaren erabakia gezurtatzen baitu.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun