2022/02/22 18:00etan

Ikastaroak eta tailerrak

Batukada tailerra

Batukada tailerra
Goñi Portal kultur etxea, Plentzia

Afrikako perkusioaren bidezko ahalduntzea. Ezjakintasunetik Mendebaldeko Afrikako perkusio erritmo tradizionalaren talde-interpretaziora pasatuko dira, eta parte-hartzaileen trebetasunak aurkituko eta oztopoak gaindituko dituzte. Tailerrak otsailaren 22an eta martxoaren 1ean izango dira, 18:00etatik 20:00etara.

Trebatzaileak: Elena Santos eta Sheila Tirado. Sökole.
Izen ematea: lilagune@uribekosta.eus
Informazio gehigarria: 616 470 653 (WhatsApp) / 946 762 674
Antolakuntza: Uribe Kosta Zerbitzuen Mankomunitateko Berdintasun arloa

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun