Iaz hasitako egitasmoagaz jarraituz, eukalipto-basoa zen eremua berreskuratzen ari dira Plentziako Herri Lurrak elkarteko kideak. Beste jarduera batzuen artean, Isuskitza mendiko tontorraren inguruan baso jangarri bat ari dira landatzen, Plentziako institutuko ikasleakaz, Udalaren laguntzagaz eta Hazien Sarea elkartearen gidaritza teknikoagaz. Baso jangarriaren lursailean bertako fruta-arbolak landatuko dituzte ingurua berreskuratu eta herritarren gozamenerako.