Arkoteko arraunlariek lehia estu baten ondoren eskuratu zuten garaipena atzo; izan ere, segundo bakarra eta 56 segundo-ehuneko aldea atera zieten Sanpedrotarrako etxeko traineruei. Horien atzetik sailkatu ziren Hondarribia B, San Juan, Zarautz, Deusto, Castro Marinera, Camargo, Zumaia, Orio B eta Busturialdea.
KAE 1eko bigarren estropada puntuagarria datorren domekarako, ekainaren 26rako, programatuta dagoen Zumaiako XXXVII. Ikurriña izango da.