2022/07/15 - 2022/07/17

Jaiak

Plentziako Karmen jaiak

Plentziako Karmen jaiak
Ontziola plaza, Plentzia

Uztailak 15, barikua

  • 17:00 Ur parkea itsasadarrean.
  • 18:00 Txupinaren jaurtiketa. 
  • 19:00 Sardina-jana.
  • 20:00 Kantujira portuko plazatik hasita, Plentzia Kantagunegaz.
  • 22:00 Zezensuzkoa.
  • 22:30 Berbena.

Uztailak 16, zapatua 

  • 11:00 Diana eta kalejira.
  • 12:00 Karmengo Ama Birjinaren omenezko meza.
  • 13:00 Txaranga portuan zehar.
  • 18:00 Karmengo Ama Birjinaren jaitsiera elizatik itsasontzira.
  • 18:30 Karmengo Ama Birjinaren itsas prozesioa. Eraman ezazu zapi zuria Gorlizko ospitaleko jendea agurtzeko.
  • 20:00 Karmengo Ama Birjinaren omenezko aurreskua eta Salbea. Dantza ekitaldia Plentziako Itxas Eder taldearen eskutik.
  • 21:00 Kantujira portuko tabernetatik.
  • 22:00 Zezensuzkoa.

Uztailak 17, domeka 

  • 10:00 Diana eta kalejira.
  • 10:00-10:30  Marmitako lehiaketaren izen-ematea.
  • 12:30 Bertso-triki poteoa tabernetatik.
  • 13:00 Marmitakoen aurkezpenaren hasiera.
  • 14:30 Sari banaketa.
  • 17:00 La Salve Traineruen Liga 2022.
Irakurle agurgarria:

Garai latzak dira. Ia egun batetik bestera gure bizimoduak hankaz gora jarri ditu birus batek, eta kolokan daude gauza asko. Hedabideontzat ere ez dira garai gozoak, noiz eta gure lanaren beharra inoiz baino agerikoagoa denean. Horregatik, zure laguntza materiala ere behar dugu aurrera jarraitzeko.

Honenbestez, HIRUKAlagun egitera animatzen zaitugu, urtean 35 euroko ekarpena eginda. Horretarako, jarri gugaz harremanetan administrazioa@hiruka.eus helbidera mezu bat idatziz edo beheko botoiari sakatuz.


Izan zaitez HIRUKAlagun