Atzo, Plentziako Madalentxuek txupina bota eta bi jaiegunetako egitarauari hasiera eman zieten. Arratsaldean, kantuan ibili ziren hiribilduko kaleetatik, Eingo musika-taldearen doinuakaz batera, eta, iluntzean, zezensuzkoa eta Garilak 26 taldearen kontzertua izan zituzten. Aldiz, gaurko, uztailak 22rako, egun osoko egitaraua prestatu dute iluntzeraino luzatuko diren hainbat jardueragaz.
uzt 21 Plentzia
Garai latzak dira. Ia egun batetik bestera gure bizimoduak hankaz gora jarri ditu birus batek, eta kolokan daude gauza asko. Hedabideontzat ere ez dira garai gozoak, noiz eta gure lanaren beharra inoiz baino agerikoagoa denean. Horregatik, zure laguntza materiala ere behar dugu aurrera jarraitzeko.
Honenbestez, HIRUKAlagun egitera animatzen zaitugu, urtean 35 euroko ekarpena eginda. Horretarako, jarri gugaz harremanetan administrazioa@hiruka.eus helbidera mezu bat idatziz edo beheko botoiari sakatuz.