Festak ez du etenik Plentzian. Gaur, Antolin Deunaren eguneko koktela ari dira hartzen hiribilduan, eta Antolintxuk eta Madalentxuk lagunduta, bertaratu diren kuadrillak kalez kale eta tabernaz taberna ibiliko dira iluntzera arte. Gauean jaiak ez du etenik izango, zezensuzkoa, elektrotxaranga eta 80. hamarkadara bidaiatuko duen kontzertua egongo baitira. Aste-akabuan ere ez da atsedenik egongo plentziarrentzat: marmitako-txapelketa, musika, kirolak... Ikusi hemen domekara bitartean egingo dituzten jarduera guztiak.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!