Besteak beste, isuria Euskal Kirol Portuak erakundeari dagokion esparruan izan zenez, Arantxa Tapia sailburuari itaundu diote EKPk noiz izan zuen horren berri eta hori kontrolatzeko protokoloa edo Euskal Autonomi Erkidegoko Portuen Larrialdi Plana martxan jarri ote zuten.
Isuriaren iturria portu ondoan dagoen Iturgitxi kaleko etxe bateko beraogailuetako galdara betetzeko prozesuan gertatu zela baieztatu dute hainbat iturrik, tartean, gertaeraren berri eman zuten Bizkaiko suhiltzaileek; abenduaren 4an, euren twitterreko kontu ofizialean adierazi zuten Plentziako Iturgitxi kalean gasolio-isuri bat kontrolpean zutela. Hala ere, EH Bilduk egindako galderen artean isuriaren jatorri zehatza eta ardura zehazteko eta hori kudeatzeko Udalagaz harremanetan jarri ote zen ere galdetu diote sailburuari.
Halaber, azaltzeko eskatu diote ea gertakariak portuko eta itsasadarreko fauna eta floran kalteak eragin ote dituen, eta hurrengo egunetan zehar zer kontrol mota eramango dituzten aurrera. Bukatzeko, horrelakorik gertatu ez dadin neurririk hartuko otr duten ere galdetu diote politikariari.