Egun, Plentziako EAJ egiten ari den barne prozesutik ateratako lantaldearen laguntza izango du hurrengo maiatzaren 28an egingo diren udal-hauteskundeari aurre egiteko. Zeregin horretan udalerriko belaunaldi ezberdinetako pertsonak lanean ari direla azaldu dute alderdiko iturriek.
Azpimarratu dutenez, amaitzear dagoen legealdia erronkaz beteta egon da, eta, pandemiak nabarmen baldintzatu du agintaldia. Zentzu horretan, Uribarrik udal-kudeaketaren buru egindako lana aztertu ondoren, Plentziako EAJ-k konfiantza eman dio hurrengo lau urteetan "Plentziak behar duen aldaketa lideratzen jarrai dezan". Zentzu horretan, Plentziarentzako "proiektu serio eta errealista" planteatuko dutela adierazi dute, "oinak lur gainean sendo dituenak, baloredun proiektuak, hurbiltasuna, ezaugarri izango dutenak".