Plasentia de Butron museoak 25 urte daramatza Plentziak eta Uribe Kosta eskualdeak itsasoagaz duten harremana kontatzen. Urteurrena ospatzeko, Plentziako Udalak merkantzien antzinako itsasoko garraioa simulatzen duten egurrezko hainbat kaxoi instalatu ditu udalerriko hainbat lekutan, eta, horien bidez, hiribilduagaz eta museoagaz erlazionatutako hainbat istorio ezagutu ahal izango dira, pasadizo moduan. Aire zabaleko erakusketa hori 2023 osoan egongo da guztientzako ikusgai.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!