Mugimendu feministak zaintzen prekarizazioari eta merkantilizazioari aurre egiteko, mobilizazio prozesua abiatu du. Egoera iraultzeko proposamen eta neurri zehatzak nahi ditugu zaintza sistema duina eta publikoa izan dezagun. Guztiok zainduak izateko eta negozioak sektore honetatik kanpo uzteko bermea nahi dugu.
Bizitza duinak izateko, beharrezkoa da zaintzak ondo egituratzea. Horregatik, zaintzen ez gaituen sistemari aurre egingo diogu M8 honetatik aurrera. Lan ildo berriari ekingo diogu, eta hemendik aurrerako borrokara batzea animatzen ditugu herritarrak. Guztion bizitzak zaintzea bermatzeko, bizitzak erdigunean jarri behar ditugulako! Gora borroka feminista!
Bidali zure iritzi artikuluak hiruka@hiruka.eus helbide elektronikora
HIRUKAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiagaz. Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, HIRUKAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia gura gabe aldatzeko arriskua dago. HIRUKAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, hala behar izanez gero.