Udalak iragarri duenez, jaialdi honen helburua bikoitza izango da: alde batetik, Plentziak historikoki itsasoagaz duen lotura balioestea, eta, bestetik, hiribildua toki-mailako jaialdien egutegian ezartzeko moduko jaialdi bat bultzatzea. Esteka honetan deskargatu daiteke apirilaren 15ean eta 16an Plentzian egingo dituzten jarduera guztien egitaraua.