Hautagaitza berriaren zerrendaburua izango da Nekane Oraá Isuskitzako bizilaguna. EL Correo komunikabideak bere hitzak jaso ditu, eta 56 urteko funtzionarioak azpimarratu du auzoko adin guztietako biztanleak batu dira hautagaitza independentea sortzeko, "baita lehen aldiz bozkatuko duten gazteak ere".
Oraák azpimarratu duenez, 1.000 bizilagun inguruko dituen auzoko bizilagunek hautesle-elkartea sortu du eta udaletxean sartzeko itxaropena dute, "behingoz ordezkatuak sentitzeko". Deitoratu dute urteak daramatzatela "kasu egin diezaguten saiatzen, bai EH Bildugaz, bai EAJgaz ere, eta ez dago modurik".
Isuskitzako bizilagunek hainbat aldarrikapen egin dituzte azken urteotan, batez ere, 2016an, Udalak auzuneko sarbideetako bat segurtasun arrazoiengatik itxi zutenetik. Auzokideek erabakia epaitegietara eraman zuten eta horiek ebatzi zuten Plentziako Udalari zegokiola hori konpontzea.