Zeintzuk dira zuen programako ardatzak?
Gure programak hiru ardatz nagusi ditu. Alde batetik, gobernantza kooperatiboa, udalaren eta herritarron arteko sinergiak sortzea, azken horiek subjektu protagonikoak bihurtuz. Hau da, entzuketak, ahotsak eta erabaki ahalmena handitzea. Bestetik, eraldaketa eko-soziala eta burujabetzeen eraikuntza: gure nagusientzako zaintza sistema komunitarioa garatu, mugikortasuna, etxebizitza politikak edo normalizazio linguistikoa besteak beste hemen kokatuko genituzke. Eta azkenik, urbanismoa eta mantentze lanak. Etorkizunean nahi dugun herri eredua definitzeko HAPOa martxan jarri behar dugu, Arpillaori irtenbidea eman, kaleen mantentze lana hobetu edo udal eraikinen erabilerak berrikusi eta berrantolatu. Hortaz, gure programa epe labur, ertain eta luzean gure herriak dituen erronka nagusiei erantzun nahi die.
Zeintzuk dira zuen ustez Plentziak dituen arazo nagusiak?
Plentziar bakoitzaren lehentasunaren edo bizi-unearen arabera, arazo batek edo besteak gehiago eragiten die. Beraz, 4 bloke handitan banatuko nituzke: kaleen mantentzea eta egoera; etxebizitza; udal-instalazio eta -eraikin batzuen egoera; eta herritarrenganako arreta.
Zer proposatzen duzue horiek konpontzeko?
Mantentze-lanei dagokienez, garbiketa-zerbitzuko enpresaren gaineko kontrol handiagoa eta lehentasun-ordena ezartzea egin beharreko obrei dagokienez. Etxebizitzaren arloan, bulego bat sortzea Gorlizekin batera, eta onartu berri den etxebizitza-legea ezartzea. Eraikinei dagokienez, plan integral bat egin behar da erabilerak arrazionalizatzeko eta bakoitzak zer funtzio bete behar dituen ikusteko. Azkenik, herritarren arreta hobetu behar da, sinpleenetik hasita, entzuten eta erantzuten
Beste alderdiakaz itunak sinatzeko prest zaudete?
Bai.
Zergatik eman zuri botoa eta ez beste hautagai bati?
Plentziako Udalak egindako inkesta baten arabera, plentziar gehienentzat haien interesak hobekien defendatzen dituen taldea ginen, eta Alkatetzatik izaten jarraitu nahi dugu. Gainera, ezagutza, gogoa eta lanerako gaitasuna duen talde bat aurkezten dugu.
Hautagaitza honen programa osorik ikusteko, sakatu hemen.