EH Bilduk gehiengo osoa bere egin du Plentzian

Erredakzioa 2023ko mai. 28a, 23:07

Aitor Garagarza izango da Plentziako alkate berria, EH Bilduk lortutako gehiengo absolutuari esker. Aldiz, alderdi jeltzaleak 2019ko hauteskundeetako botoen erdia bakarrik jaso du gaurko hauteskundeetan: 1.153 bototik 586ra pasatu dira. Horrez gain, Isuskitzako bizilagunen hautagaitzak bi zinegotzigaz Udalbatzan sartzea lortu du.

Daborduko ofizialak dira udal-hauteskundeen emaitzak, eta, horiek horrela, hauexek dira plentziarrek aukeratutako zinegotziak:

EH BILDU

  1. AITOR GARAGARZA CAMBRA.
  2. MERCEDES ETXEGARAI URRUTIA (Independente).
  3. IZARO GOROSTIDI VIDAURRAZAGA.
  4. IZOTZ AMUNDARAIN HIDALGO.
  5. ROSA ITURRICASTILLO PLAZAOLA.
  6. GREGORIO ALDAMA ORTEGA.
EAJ
  1. ELIXABETE URIBARRI URIARTE.
  2. IÑAKI SAENZ DE LA FUENTE.
  3. LEIRE URTASUN JIMENO.
ISUSKITZAKO HAUTESLE ELKARTEA
  1. MIREN NEKANE ORAA AURREKOETXEA.
  2. IGOR JAVIER GARCIA DE LA TORRE.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun