Gau magiko bategaz emango diote hasiera udari Plentzian

Ander Zarraga 2023ko eka. 20a, 10:05

Urtero legez, plentziarrak Legarrondon batuko dira barikuan, hilaren 23an, udako solstizioa ospatzeko. Plentziako jai batzordeak antolatuko duen festa 20:00etan hasiko da txokolatearen banaketagaz, eta, 22:00ak aldera, itsasadarretik sua ekarriko duen segizioa helduko da. Behin sutzarra piztuta, horren inguruan batuko dira herritarrak udari ongietorria emateko. 

Egitaraua:

Ekainak 23, barikua

  • 20:00etan, txokolatada.
  • 22:00etan, suaren igoera itsasadarretik.
  • Bukatzeko, San Juan gau magikoa.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun