Plentziako jaien zerrenda luzeari hasiera ematen lehenak Txipio auzokoak izango dira, uztailaren 8tik 10era ospatuko dituzte.
Hasteko, barikuan, walking football txapelketa bat egingo dute; izenak adierazten duen bezala, oinez jokatzen den futbol partida da, eta jokalariek debekatuta dute korrika egitea. Horren ostean, domekan eta astelehenean, bai ospatuko dituzte jaiak. Egun handia domeka izango den arren, santuaren egunean ere adin guztietarako moduko jarduerak prestatu dituzte, besteak beste, herri-bazkaria edo zinema.
Egitaraua:
Uztailak 8, zapatua
- Walking football.
Uztailak 9, domeka
- 11:00 Txupinaren jaurtitzea.
- 14:30 Herri-bazkaria.
- 17:00 Itxas Eder taldearen dantza-saioa.
- 18:00 Umeentzako tailerrak.
- 21:45 Zezensuzkoa.
- 22:00 Zinema
Uztailak 10, astelehena
- 11:00 Txupinaren jaurtitzea eta txistulariak auzotik.
- 12:00 Lore-eskaintza eta aurreskua.
- 17:00 Banderaren jolasa.
- 20:00 Talo-jana.
- 20:00 Kantagunea.
- 21:30 Zezensuzkoa eta jaien amaiera.