Egitaraua

Karmen jaiakaz jarraituko du festak Plentzian

Ander Zarraga 2023ko uzt. 12a, 09:00

Domekan, Karmengo Ama Birjinaren itsas-prozesioa egingo dute beste behin.

Aste-akabu honetan, uztailaren 14tik 16ra bitartean, Karmengo Ama Birjinaren itsas-prozesioa egingo dute hiribilduan. Hori domekan izango da, baina aitzakia baliatuta, hiru festa-egun izango dituzte plentziarrek, tartean, kontzertuak, Marmitako Lehiaketa, bertso-poteoa edo umeentzako jarduerak ere izango dituztelarik. 

Uztailak 14, barikua

  • 20:00 Txupinaren jaurtitzea.
  • 20:00 Sardina-jana.
  • 22:00 Zezensuzkoa.
  • 22:00 Kontzertua.

Uztailak 15, zapatua

  • 10:00 Marmitako Lehiaketan izen-ematea.
  • 12:30 Bertso-poteoa portuko tabernetatik, Pirata bertso-eskolaren eskutik.
  • 13:00 Marmiten aurkezpena.
  • 14:30 Marmitako Lehiaketaren sari-banaketa.
  • 16:00 Arrauna: XV. Karmengo Ama ikurrina. VI. Emilio Laka beteranoen estropada.
  • 18:00 Umeentzako tailerrak.
  • 20:00 Disko-festa.
  • 22:00 Zezensuzkoa.
  • 22:30 Kontzertua: 80-90eko hamarkadetako musika.

Uztailak 16, domeka

  • 11:00 Diana eta kalejira.
  • 13:00 Karmengo Ama Birjinaren ohorezko meza.
  • 16:30 Karmengo Ama Birjinaren jaitsiera, elizatik itsasontzira.
  • 17:00 Karmengo Ama Birjinaren Itsas-prozesioa (Eraman zapi zuria Gorlizko ospitaleko jendea agurtzeko).
  • 18:00 Karmen Ama Birjinaren omenezko aurreskua eta Salbea. Dantza-ekitaldia, Plentziako Itxas Eder taldearen eskutik.
  • 21:00 Erromeria.
  • 22:00 Zezensuzkoa.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun