Plentziako Madalena jaiak musika eta dantza artean hasi ziren pasa den barikuan, uztailaren 21ean. Tokiko udaletxean txupinazoa egin ostean, herritarrek udalerriko kaleak hartu zituzten Madalentxuen kantujiragaz batera. HIRUKAtik ere bertan egon gura genuen jai giroaren hasieraz gozatzeko, eta, hona hemen, Madalena jaietan izoztutako argazki batzuk.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!