Egitaraua

Bezperatik hasiko dituzte ospatzen Madalena jaiak Plentzian

Ander Zarraga 2023ko uzt. 19a, 12:45

Uztailaren 22an, Madalenetako koktela ere ez dute galduko plentziarrek.

Uztailaren 22a egun berezia da kostaldeko hainbat herritan, eta Plentzian ere ez dute festaz gozatzeko aukera galduko. Hilaren 21ean, barikuan, hasiko dituzte ospakizunak Madalentxuek txupina jaurti ostean. Egun horretan eta hurrengoan festa-giroak hiribildua hartuko du beste behin.

Uztailak 21, barikua

  • 18:00 Txupinaren jaurtitzea Madalentxuen eskutik.
  • 18:30 Haurrentzako parkea, futbito-zelaian.
  • 18:30 Kantujira Madalentxuakaz herrian zehar.
  • 21:30 Kalakan kontzertua.
  • 22:00 Zezensuzkoa, futbito-zelaian.
  • 00:30 DJ Iñigo Perez eta DJ Argi.

Uztailak 22, zapatua

  • 11:00 Txupinaren jaurtitzea, txistulariakaz.
  • 11:30 Madalentxu eta Udalbatzaren kontzentrazioa Ontziolatik, Eliz enparantzara igotzeko.
  • 12:00 Meza Plentziako patroiaren ohorez eta aurreskua.
  • 13:30 Musika-bandaren kontzertua, Ontziola plazan.
  • 14:30 Madalenetako koktela fanfarreagaz.
  • 18:00 Elektrotxaranga, Alde Zaharrean.
  • 18:00 Disko-festa, Ontziola plazan.
  • 18:30 Arrauna: Plentziako XXXIV. Ikurrina.
  • 22:00 Zezensuzkoa, futbito-zelaian.
  • 22:00 70 eta 80ko hamarkadetako musika, euskaraz.
  • 01:00 Garilak 26 taldearen erromeria.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun