Jazz musikak Plentziako kaleak hartu ditu

Nahia Martinez Gondra 2023ko abu. 16a, 10:22

Aurten ere Agorri Jazz musika-jaialdiak Plentziako udalerrira doinurik gozagarrienak ekarri ditu abuztuaren 11an eta 12an. Hala, Elizako plazan bost kontzertu ikusgarri egin dituzte, rhythim & blues, rock, funk, groove eta jazz estiloakaz jolastuz. Jaialdia Plentziako Udalak antolatutako ekimena da, Bizkaiko Foru Aldundiaren babesagaz. Antolatzaileen arabera, helburua da musikaz gozatzeko aukera ematea eta izurritean hainbeste sufritu duen kultura sektorea bultzatzen jarraitzea. Hori dela eta, asteburuko ikuskizun guztiak doakoak izan dira. Hona hemen Plentziako Udalak gugaz partekatutako argazkiak asteburuko laburpen gisa. 

Plentziako Udalak ateratako argazkiak

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun