"Azpimarragarria da elkarteko 45 boluntario egon ginela lanean; izan ere, mugikortasun urria duten 36 pertsonak parte hartu zuten, eta paddle taula gainean dagoen aulki berezietan jartzeko laguntza behar izan genuen; gainera, askorentzat taula gainean jartzen ziren lehen aldia zen", azaldu du Aketza Sanchez Goazen Up elkarteko sortzaileak.
Halaber, Sanchezek probaren erantzun "polita" nabarmendu du, "proba herrikoian baldintza guztietako 200 pertsona inguru egon ginen, eta giroa ederra izan zen".