Egitasmoa aurreko asteetan eskualdeko ikastetxeetan egindako Birzi taldearen kanpainaren ekimenen barruan kokatu dute. Horretan, super heroi talde batek birziklatzearen garrantzia azaldu die txikitxoei.
Atzo, hilak 26, Plentziako itsasadarra garbitzeko egindako auzolanaren "balorazio positiboa" egin du Uribe Kostako Zerbitzu Mankomunitateko Jasangarritasun Sailak. Azaldu dutenez, guraso eta seme-alaben artean 180 herritar inguruk parte hartu zuten udaletxearen eta pasealekuaren eremuan egin zuten hondakinak biltzeko ekimenean.
Egitasmoa aurreko asteetan eskualdeko ikastetxeetan egindako Birzi taldearen kanpainaren ekimenen barruan kokatu dute. Horretan, super heroi talde batek birziklatzearen garrantzia azaldu die txikitxoei.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!