Enplegua sustatzeko Lanbideren eta Europako Gizarte Funtsaren programari hasiera eman diote Plentzian

Ander Zarraga 2023ko abe. 4a, 10:50

Plentziako Udalak hainbat zereginetarako bost pertsona kontratatu ditu 2023ko Enplegua Sustatzeko Toki Ekintzak izeneko Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren eta Europako Gizarte Funtsaren programari esker. 

Kontratatu dituzten 16 eta 30 urte arteko bost herritarren zereginak hauek izango direla zehaztu dute udal-iturriek: ingurumen-jardueretarako eta eraikinetako teknikaria, digigitalizazio-teknikariak eta web-kudeatzailea, sare sozialak eta egoitza elektronikoak eramateko.

Udalerrian enplegua sustatzeko ekintza hori Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren eta Europako Gizarte Funtsaren diru-laguntzatik sortu dutela azaldu dute, eskualdeko gazteen eta langabeen kontratazioa areagotzeko, 2023ko maiatzaren 26ko Ebazpenaren 5. Artikuluko irizpide eta baldintzekin bat etorriz.

Lanpostu horietara hautatzeko balditzen artean zeuden 16 urtetik gorakoa eta 30 urtetik beherakoa izatea, langabezian egotea, Lanbiden izena emanda egotea eta enplegu-eskatzaile gisa alta emanda egotea, goi-mailako edo erdi-mailako gradua edo Batxilergoa izatea, Gazteen Berme Sistemaren fitxategian inskribatuta egotea eta C1 euskera-maila izatea.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun