Uribe Kosta BHIko ikasleak batu dira Eskolako Agenda 2030 programaren Udal Foroan parte hartzeko

Nahia Martinez Gondra 2024ko eka. 20a, 09:43

Alkateak aurkeztutako proposamen guztiei erantzuna eman zien. © URIBE KOSTAKO MANKOMUNITATEA

Ekainaren 18an, eko-ordekaziak diren Uribe Kosta BHIko 10 ikasle inguruk Udal Foroan parte hartu zuten, Eskolako Agenda 2030 programaren barnean. Hala, bertan izan ziren Plentziako alkate Aitor Garagarza eta Uribe Kostako Mankomunitateko jasangarritasun-teknikari Naiara Gaya, Oihane Soto eta Izarra Elortegi. 

2022-2023 eta 2023-2024 ikasturteetan, udalerri-mailan, ikastetxeek Garapen Iraunkorrerako 7.  Helburua (Energia irisgarria eta ez-kutsatzailea) izan zuten helburu. Ikasleek proiektuaren barruan egin dituzten jarduerak aurkeztu zituzten foroan eta horien artean, Rexcatering proiektua nabarmendu zuten. Ekimen horren bidez, eskoletako jantokiko elikagai-soberakina aprobetxatzen dute, beharra duenaren eskura egokitutako makina batean jarriz. Gainera, eskola-komunitate osoaren parte-hartzea azaldu zuten, era "planifikatuan eta borondatez".

Gainera, Plentziarako hobekuntzak aztertzeko prozesuaren barruan, udalerria jasangarriagoa izan dadin hartzen dituzten konpromisoak aurkeztu zituzten, udalari zuzendutako proposamenakaz batera. Ondoren, alkateak aurkeztutako proposamen guztiei erantzuna eman zien eta horietako batzuk ezartzeko aukera aipatu zuen. Amaitzeko, Aitor Garagarzak ikasleek programa honetan egindako ahalegina eskertu eta hurrengo ikasturtean parte hartzera animatu zituen.

Talde argazkia atera  ondoren, eko-ordezkariek udaletxean bisita gidatu bat egiteko aukera izan zuten, alkateak berak gidatuta, bertako historia ezagutuz. © URIBE KOSTAKO MANKOMUNITATEA

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun