Txipioko San Kristobal jaiakaz hasiko da festa Plentzian

Ander Zarraga 2024ko uzt. 8a, 09:35

Txipioko jaietako ekintza nagusiak San Kristobal Egunean bertan egingo dituzte, uztailaren 10ean.

Plentziako auzoetako jaien segida Txipio auzoko San Kristobal jaiakaz hasiko da.

Aurten ere, walking football txapelketa bategaz hasi dituzte jaiak Txipio auzoan. Ekainaren 30ean izan zen, eta Athletic Fundazioa, CDF Ibarreko, Real Sociedad Fundazioa, Berango FT eta SD Plentzia taldeak aritu ziren Errotabarri futbol zelaian. Horrez gain, uztailaren 9an, 22:00etan, Mavka, basoaren zaindaria pelikula eskainiko dute euskaraz Gatzamiñen egingo duten aire zabaleko proiekzioan.

Egitaraua:

Uztailak 10, eguaztena

  • 11:00 Txupinaren jaurtitzea eta txistulariak.
  • 12:00 Lore-eskaintza eta aurreskua.
  • 17:00 Dantza-saioa, Plentziako Itxas Eder taldearen eskutik.
  • 18:00 Umeentzako jolasak eta tailerrak.
  • 20:00 Kantu-jira, Plentzia Kantaguneren eskutik.
  • 20:00 Talo-jana.
  • 21:30 Zezensuzkoa eta jaien amaiera.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun