Hastear daude Plentziako Madalenak!

Ander Zarraga · Nahia Martinez Gondra 2024ko uzt. 19a, 12:40

2023ko Plentziako Madalenen artxiboko irudia.

Plentziako Karmengo jaiak bukatu dira martitzen honetan, baina horiek, lekua utzi diete bihar hasiko diren Madalenei. Zapatuan, arrastiko 18:00etan, herritarrak txupinaren jaurtitzeaz gozatzeko bilduko dira. Hala, argi dago haur, gazte eta helduentzako festa hauek Plentziako kaleak berriro ere piztuko dituztela.

Uztailak 20, zapatua

  • 18:00 Txupinaren jaurtitzea Madalentxuen eskutik.
  • 18:30 Kantu-jira herrikoa kaleetatik Eingo taldeagaz eta Madalentxuakaz.
  • 18:30 Bits-festa futbito zelaian.
  • 19:30 San Antolin Pala Txapelketa, emakumezkoen eta gizonezkoen finalaurrekoa, Jai Alai frontoian.
  • 22:00 Zezensuzkoa.
  • 22:30 Kontzertua: Garilak 26.

Uztailak 21, domeka

  • 10:00 Tortilla-txapelketaren izen-ematea (haurrak eta helduak).
  • 13:00 Tortillen aurkezpena.
  • 14:30 Sari-banaketa.
  • 18:00 Nagusientzako bingoa.
  • 18:00 Umeentzako ur-parkea.
  • 19:00 Emakume Master Cup (esku-pilota), Jai Alai frontoian.
  • 19:30 Baflepoteoa.
  • 22:00 Zezensuzkoa.
  • 22:30 Kontzertua: La Txama.

Uztailak 22, astelehena

  • 11:00 Txupinaren jaurtitzea eta txistulariak.
  • 11:30 Madalentxuen eta Udalbatzaren elkarretaratzea Astilleron, Eliz plazara igotzeko.
  • 12:00 Meza Plentziako patroiaren omenez eta aurreskua, Eliz plazan.
  • 13:30 Musika bandaren kontzertua Eliz plazan.
  • 14:30 Fanfarreagaz girotutako koktela, herriko kaleetan.
  • 18:00 Sakatu elektrotxaranga.
  • 22:00 Zezensuzkoa, futbito zelaian.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun