Zerbitzuaren enpresa arduradunak, La Pau enpresak, "mota horretako 200 gertakari baino gehiago pilatu ditu abuztuan", salatu du ESK sindikatuak. Azaldu dute arazo hori dagoela txanda k betetzeko langilerik ez dutelako kontratatzen. "Larrialdi-zerbitzua arretarik gabe uzten duten bitartean, langileak bidali dituzte San Mamesera Athleticen partiduko dispositiboa artatzeko; aparteko etekinak dakarzkion kontratu pribatua", erantsi dute sindikatuko arduradunek.
Gertakizuna oso larritzat jo du sindikatuak eta "herritar guztiei larrialdi-zerbitzuak bermatzeko beharrezko neurriak har ditzatela" exijitu diete Eusko Jaurlaritzari eta Osakidetzari.
Udalen kezka
Aldez aurretik, uztailean, Lemoiz, Gorliz, Plentzia eta Urdulizko udaletako ordezkariek agerraldia egin zuten egoera horren inguruan zuten kezkaren berri emateko. Deitoratu zutenez, uda-garaian udalerri horietako biztanleria asko hazi arren, uda honetan anbulantzia-zerbitzuetako txandetatik kanpo geratu dira langile falta dela eta.
"Egoera horrek, gure egoiliarren eta bisitarien osasuna eta segurtasuna arriskuan jartzeaz gain, oinarrizko zerbitzuak emateko gaitasunean dugun konfiantza ere kaltetzen du. Anbulantzia etengabe eta eraginkortasunez prest egotea funtsezkoa da larrialdi medikoei modu egoki eta egokian erantzuteko", erantsi zuten ordezkariek.