Historiaurreko Neolito-Kalkolito garaiko herrixka bat birsortu dute gaur Plentzian, Edestiaurre arkeologia-taldearen ekimenez. Bertan, bisitariek garai hartako bizimoduak zelakoak ziren ezagutzeko aukera izan dute, baita erabiltzen zituzten erremintak ere. Horretarako, arkeologia esperimentalari esker, askotariko erremintak ikusi ahal izan dituzte Ontziola plazara gerturatu direnek, baita, besteak beste, Historiaurreko soinuak entzun ere, Iñaki Libanok, Edestiaurreko kideak, egindako tailerraren bidez.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!