Historiaurrea bizi-bizi, Plentzian

Iker Rincon Moreno 2024ko ira. 13a, 13:13

Historiaurreko Neolito-Kalkolito garaiko herrixka bat birsortu zuten joan den zapatuan, hilaren 7an, Plentzian, Edestiaurre arkeologia-taldearen ekimenez, eta tokiko Plasentia de Butron museoaren eta Udalaren laguntzagaz. Bertan, bisitariek garai hartako bizimoduak zelakoak ziren ezagutzeko aukera izan zuten, baita erabiltzen zituzten erremintak ere. Horretarako, arkeologia esperimentalari esker, askotariko erremintak ikusi ahal izan zituzten Ontziola plazara gerturatu zirenek, baita, besteak beste, Historiaurreko soinuak entzun ere, Iñaki Libanok, Edestiaurreko kideak, egindako tailerraren bidez.

Neolito-Kalkolito garaiko herrixka bat birsortu zuten irailaren 7an, zapatuan, Plentziako Ontziola plazan. Edestiaurre arkeologia-taldeak antolatutako Historiaurreko Jardunaldien zazpigarren edizio horretan, tamaina errealeko herrixka erakusteaz gainera, hainbat tailer, erakustaldi eta erakusketa egon ziren gozagai gozagai.

Horrez gainera, jardunaldien baitan, arkeologia esperimentaleko lehenengo workshop-a egingo dute, Historia graduko ikasle, arkeologian doktore eta gaiari lotutako afizionatuei begira. Saioak irailaren 20, 21, 22 eta 27an izango dira, eta horietan Behe Paleolitoko erremintak lantzeko teknikak erakutsiko dituzte, baita sua sortzen ere, besteak beste.

Erlazionatuak

Historiaurrea ikusgai, Plentzian

Iker Rincon Moreno ira 07 Plentzia

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun