Egitaraua

Lanbro Beltza 12. Topaketetak genero beltzaren inguruko 30 egile batuko ditu Goñi Portalen

Ander Zarraga 2024ko urr. 15a, 10:35

Urriaren 17tik 19ra, eguenetik zapatura, Plentzia genero beltzeko literaturaren zaleen eta egileen topagunea izango da. Lanbro Beltza literaturaren inguruko eskualdeko hitzordu garrantzitsuenetakoa da gaur-gaurkoz, eta, beste urte batez, 30 egile eta hainbat mahai-inguru eta hitzaldi ekarriko ditu.

Hiru egunetan zehar, Thriller versus noir, Paisaia kriminalak edo Hiltzaile profesionalak bezalako gaiak jorratuko dituzten mahai-inguruan eta hitzaldiak egingo dituzte hainbat egile eta aditugaz. Besteak beste, aurtengo parte-hartzaile nabarmenen artean izango dira Alberto Figueroa, Javier Sagastiberri, Noemi Pastor, Maria Eugenia Salaverri eta Jon Arretxe.

Eztabaidez gain, Ricardo Bosque idazleak El lugar de los hechos liburua aurkeztuko du. Nobela beltzaren inguruko bidaia. Gainera, ekitaldiak Jon Arretxe ere sarituko du, generoan egindako ibilbideagatik, besteak beste, Shahmaran eta telebistara egokitu berri den Touré detektibearen saga ezagunagatik.

Aurtengo topaketei amaiera emateko, urtero legez, Lanbro Beltza nazioarteko kontakizun lehiaketako sariak ere banatuko dituzte.

Egitaraua:

Urriaren 17a, eguena:

  • 18:30-19:30: Txapel Noir 1.
    Parte-hartzaileak: Ane Odriozola, Sergio Perez, Unai Etxebarria.
    Moderatzailea: Javier Sagastiberri.

  • 19:30-20:30: Txapel Noir 2.
    Parte-hartzaileak: Patricia Jimenez, Txusmi Saez, Xandra Bilbao, Joseba Calvo.
    Moderatzailea: Almudena Fernandez Ostolaza.

Urriaren 18a, barikua:

  • 18:30-19:30: Profesionalak hiltzaile.
    Parte-hartzaileak: Osvaldo Reyes, Alberto Figueroa, Javier Bolado, Javier Otaola.
    Moderatzailea: Juan Mari Barasorda.

  • 19:30-20:30: Detektibe berriak.
    Parte-hartzaileak: Javier Diez Carmona, Urbano Colmenero, Jose Francisco Alonso, Peru Camara.
    Moderatzailea: Noemi Pastor.

Urriaren 19a, zapatua:

  • 11:30-12:30: Krimenaren paisaiak.
    Parte-hartzaileak: María Eugenia Salaverri, Almudena Fernandez Ostolaza, Javier Sagastiberri, Laura Perez Larraya.
    Moderatzailea: Juan Infante.

  • 12:30-13:15: El lugar de los hechos. Un viaje alrededor de la novela negra (liburuaren aurkezpena).
    Egilea: Ricardo Bosque.
    Aurkezlea: Juan Mari Barasorda.

  • 17:00-18:00: CSI gurasoak dira: mediku forentse baten eguneroko eskarmentua.
    Parte-hartzailea: Idoia Saenz Trapaga.
    Aurkezlea: Juan Mari Barasorda.

  • 18:00-19:00: Thriller versus noir.
    Parte-hartzaileak: Susana Rodríguez Lezaun, Txemi Parra, Noelia Lorenzo Pino.
    Moderatzailea: Ricardo Bosque.

  • 19:15-20:15: 2024ko Lanbro Beltza Saria: Jon Arretxe
    Aurkezleak: Ricardo Bosque, Noemi Pastor.

Topaketa 20:30ean amaituko da, Lanbro Beltza eta Bruma Negra ipuin-lehiaketen sari-banaketagaz.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun