Matxitxakoko itsas batailaren 88. urteurrena gogoratu dute Plentzian

Ander Zarraga 2025ko mar. 6a, 13:40

Atzo, Plentziako portuan, Matxitxakoko itsas batailaren 88. urteurrena gogoratu zuten, Kandelaria Kultur Elkarteak antolatutako ekitaldian. Bertan, Euzkadiko Gudontzidi Laguntzailea eta horretako gudariak gogora ekarri zituzten.

Ekitaldia txalapartaren eta itsas-kurkuiluen doinuakaz abiatu zuten, eta bertsolariek batailari eskainitako bertsoak kantatu zituzten. Ondoren, bou Donostian praktikante izan zen Jose Ignacio Gorostidireren semeak batailan gertatutakoa gogoratu zuen, bere aitak bizitako esperientziak eta testigantzak partekatuta. Amaitzeko, lore-eskaintza egin zuten gudarien omenez, kantuen eta agurraren artean.

Argazkiak: Ibai Iturralde eta June de la Maza.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun