Eskualdeko udaletan agintaldi erdiko elkarrizketakaz jarraituz, oraingo honetan Plentziako alkate Aitor Garagarzari zuzendu gatzaizkio. EH Bilduko udalburuaren gobernu-taldeak azken bi urteotan bultzatu dituen neurriak azaldu dizkigu, baita aurre egin beharreko zailtasunak eta erronkak ere. Horien artean, Udala herritarrei ireki izana eta diru-bilketan egindako aurrerapenak nabarmendu ditu, baina "gabeziak" izan dituztela ere onartu du.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!