Plentziako Karmengo Prozesioa urtero izaten da uztailaren 16an, eta itsasontzien parte-hartze masiboa dela-eta, segurtasuna bermatzea helburu duen protokolo zorrotza aplikatzen du Plentziako Udalak, hori dela eta, herritarrei eta nabigatzaileei eskatu diete izen-emateko epea eta baldintzak errespetatzeko.
Izena ematea turismo bulegoan egin behar da, eta horretarako honako agiriak aurkeztu beharko dira: Izen-emate orria (udalaren webgunean eta Turismo Bulegoan eskuragarri dago), nabigazio ziurtagiria eta erantzukizun zibileko aseguruaren ordainketa eguneratua. Izena ematean, parte-hartzaileek prozesio egunean ontzien patroiek bete beharreko jarraibideen dokumentua jasoko dute.
Era berean, Udalak gogorarazi du aurrez izena eman ez duten ontziek ezingo dutela parte hartu, eta gehienez 40 ontzi baimenduko baitira.