Uribe Kostako jaiak 2025

Txipioko San Kristobal jaiakaz hasiko dute jaien segida Plentzian

Ander Zarraga 2025ko uzt. 3a, 10:02

Txipio auzoan ospatuko dituzte festak uztailaren 10ean.

Udan zehar hamaika ospakizun izaten dituzte Plentzian, baina lehenak Txipio auzoko sankristobalak dira. Aurten, uztailaren 9an hasiko dute programa aire libreko zinema emanaldi bategaz. Hala ere, egitarauren jarduera nagusiak 10ean egingo dituzte. Gainera, zapatuan, hilaren 12an, kirol-jardueren hitzordua izango da Errotabarriko Walking Football Txapelektagaz eta Plentziako badiako estropadagaz.

Egitaraua:

Uztailak 9, eguaztena

  • 22:00 Aire zabaleko zinema: Migrazioa, bidaia ahaztezina (euskaraz).

Uztailak 10, eguena

  • 11:00 Txupinaren jaurtitzea eta txistulariak.
  • 12:00 Lore-eskaintza eta aurreskua.
  • 17:30 Dantza-saioa, Plentziako Itxas Eder taldearen eskutik, eskolako patioan.
  • 18:30 Umeentzako jolasak eta tailerrak, eskolako patioan.
  • 20:00 Kantujira, Plentzia Kantaguneren eskutik, eskolako patioan.
  • 20:00 Talo-jana, eskolako patioan.
  • 21:30 Zezensuzkoa, eskolako patioan.

Uztailak 12, zapatua

  • Walking Football txapelketa, Errotabarrin.
  • 18:30 Estropadak: Plentziako 36. Ikurriña, KAE 1 Liga, Plentziako badian.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun