Karmen jaietan ere ospakizun handia izango dute plentziarrek

Ander Zarraga 2025ko uzt. 9a, 08:42

Plentziako Karmen jaietan itsasadarretik prozesioa egiten dute urtero.

Aurtengo Karmen jaiak uztailaren 15ean eta 16an ospatuko dituzte Plentzian. Martitzena eta eguaztena izan arren, egun horietarako ohiko itsas-prozesioa eta jai-giroan murgiltzeoko hainbat ekintza antolatu dituzte, hala nola sardina-jana, kantujira edo zezensuzkoa.

Egitaraua:

Uztailak 15, martitzena

  • 19:30 Sardina-jana.
  • 20:00 Kantujira, Plentzia Kantagunearen eskutik.
  • 21:45 Zezensuzkoa.
  • 22:00 Aire Zabaleko Zinema

Uztailak 16, eguaztena

  • 12:00 Karmengo Ama Birjinaren omenezko meza.
  • 17:00 Umeentzako jolasak.
  • 19:00 Karmengo Ama Birjinaren jaitsiera, elizatik
  • itsasontzira.
  • 19:30 Itsas-prozesioa.
  • 20:30 Karmengo Ama Birjinaren omenezko aurreskua eta Salbea.
  • 20:30 Dantza-saioa, Plentziako Itxas Eder taldearen eskutik.
  • 21:45 Zezensuzkoa.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun