Zapatuan abiatuko dituzte Plentziako Madalenak!

Ander Zarraga 2025ko uzt. 18a, 14:04

Jaiak zapatuan hasi eta uztailaren 23ra arte iraungo du egitarauak.

Plentziako Karmengo jaiak bukatu dituzte, baina horiek, lekua utzi diete bihar hasiko diren Madalenei. Zapatuan, arrastiko 19:30ean, herritarrak txupinaren jaurtitzeaz gozatzeko bilduko dira. Egitarauak 23ra arte iraungo du Madalentxu Egunera arte, horretan ospatuko baitute paella-lehiaketa ospetsua. 

Uztailak 19, zapatua

  • 19:30 Txupinaren jaurtitzea madalentxuen eskutik. Eingo taldeagaz kantujira madalentxuakaz herrian zehar.
  • 20:30 Giroa Plentziako Salseroren eskutik.
  • 22:00 Zezensuzkoa.
  • 00:00 Erromeria: Zutik.

Uztailak 20, domeka

  • Marmitako- eta tortilla-txapelketan izen-emateak (helduak eta umeak).
  • 13:00 Tortillen aurkezpena.
  • 13:00 Marmitakoen aurkezpena.
  • 14:30 Sari-banaketa.
  • 17:00 Apar-jaia.
  • 18:00 Nagusientzako bingo-arratsaldea.
  • 19:00 Plentziako Emakumezkoen I. Eskupilota Txapelketa (finalaurrekoak), Jai Alai frontoian.
  • 19:00 I. Madalenas Cup igoera kronometratua.
  • 20:30 Kontzertua.
  • 22:00 Zezensuzkoa.

Uztailak 22, martitzena

  • 11:00 Txupinaren jaurtitzea txistulariakaz.
  • 11:30 Madalentxu eta Udalbatzaren kontzentrazioa Ontziola plazan, elizara igotzeko.
  • 12:00 Meza Madalen Mirena deunaren ohorez eta aurreskua.
  • 13:30 Musika-bandaren kontzertua, Ontziola plazan; euria bada, elizan.
  • 15:00 Fanfarreagaz girotutako koktela.
  • 18:00 Dj mugikorra: Primo Bayo.
  • 22:00 Zezensuzkoa, futbito zelaian. 22:30 Kontzertua: Malakias.

Uztailak 23, eguaztena
Madalentxu Eguna

  • Egun osoan zehar musika eta txosna egongo dira.
  • 12:00 Umeen tortilla-lehiaketaren hasiera.
  • 13:00 Paella-lehiaketaren hasiera.
  • 17:30 Umeen jolasak eta aurpegi-margoketa.
  • 19:00 Herritarrentzako txorizo-jana.
  • 20:30 Kontzertua.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun