Plentziarrek badute jaiak modu berezian ospatzeko ohitura, eta aurten ez da salbuespena izango. Beste behin, herritarrek San Antolin jaien protagonistak izango diren Madalentxu, Antolintxu eta haien bertsio gazteagoak aukeratuko dituzte. Hautatuak nortzuk izango diren abuztuaren 23an jakinaraziko dute.
Hala ere, sanantolinak egun batzuk beranduago hasiko dituzte, abuztuaren 28an, hain zuzen ere. Hala, irailaren 2ra arte, Plentziako kaleak jai-giroz beteko dituzte; izan ere, jai-batzordeak daborduko iragarri ditu egun horietan izango diren ekitaldi eta jarduerak: lehiaketa gastronomikoak, kontzertuak, umeentzako ekintzak, euskal jantzi tradizionalen desfilea eta eskualdeko azoka, besteak beste.
Egitaraua:
Antolintxu eta Madalentxu Eguna
Abuztuak 23, zapatua
- 11:00 Kalejira, Ontziola plazatik Eleiz enparantzaraino.
- 12:00 Antolintxuen eta Madalentxuen Ohorezko meza.
- 13:00 2025ko Antolintxuen eta Madalentxuen aurkezpena.
San Antolin jaiak
Abuztuak 28, eguena
- 14:30 Herri-bazkaria.
- 17:45 Antolintxuen eta Madalentxuen harrera, Ontziola plazan.
- 18:00 Txupinaren jaurtitzea, Andra Marira igoera eta aurreskua.
- 20:00 Dantza-saioa, Plentziako Itxas Eder taldearen eskutik, Ontziola plazan; euria bada, Jai Alai frontoian.
- 22:00 Zezensuzkoa.
- 23:00 Gau zuria: Oinutsik erromeria.
Abuztuak 29, barikua
- 12:00 Molto motorren sari nagusia (0-4 urte), futbito zelaian.
- 13:00 Piraten bits-festa.
- 18:00 Nagusientzako bingo-arrastia.
- 19:30 Plentziako Emakumezkoen I. Eskupilota txapelketa (finala), Jai Alai pilotalekuan.
- 21:30 Zezensuzkoa, futbito zelaian.
- 22:00 Helduen playback lehiaketa eta DJ Perez.
Abuztuak 30, zapatua
- 10:00 53. Marmitako lehiaketa (izen-ematea), Legarrondon.
- 10:30 6. Plentzia La Gallarda Familia Kros Herrikoia, Arturo Peñaren memoriala.
- 13:30 Marmiten aurkezpena.
- 16:30 Sari-banaketak.
- 17:00 Olinpiadak, futbito zelaian.
- 19:00 Rivertech tarde, Labasture frontoian.
- 19:30 Umeen playback lehiaketa.
- 22:00 Zezensuzkoa, futbito zelaian.
- 22:00 Erromeria: Gautegun.
Abuztuak 31, domeka
- 10:00 Tortilla eta entsalada lehiaketetarako izen-ematea.
- 10:00 Paella lehiaketarako izen-ematea.
- 12:30 Entsaladen aurkezpena.
- 13:00 Tortillen aurkezpena.
- 13:30 Paellen aurkezpena.
- 14:30 Sari-banaketa.
- 19:00 Helduen mozorro-lehiaketa.
- 22:00 Zezensuzkoa, futbito zelaian.
- 22:30 Kontzertua: Rock and Rollo.
Irailak 1, astelehena
- 09:00 Eskualdeko 131. Nekazaritza Azoka.
- 11:00 Diana.
- 12:00 Euskal jantzi tradizionalen erakusketa Erriberatik, Plazatxoatik hasita.
- 19:00 Umeen mozorro lehiaketa, Erriberan.
- 20:30 10. San Antolin Bertso-saioa, Eleiz enparantzan, Igor Elortza, Nerea Ibarzabal, Sustrai Colina eta Oihana Iguaran bertsolariakaz.
- 22:00 Zezensuzkoen entzierroa.
- 22:30 Kontzertua: Puro Relajo.
Irailak 2, martitzena
- 11:00 Txupinaren jaurtitzea eta diana.
- 11:30 Antolintxuen, Madalentxuen eta Udalbatzaren kontzentrazioa Ontziola plazan, Eleiz enparantzara igotzeko.
- 12:00 Antolin Deunaren ohorezko meza eta aurreskua.
- 13:30 Musika-bandaren kontzertua.
- 15:00 Fanfarreagaz girotutako koktela.
- 17:00 Umeentzako puzgarriak, portuan; euria bada, Jai Alai frontoian.
- 20:00 Urrezko alpargaten banaketa, eta Antolintxuei eta Madalentxuei agurra.
- 22:00 Erromeria: Oxabi.