Lierni Paul eta Josu Marcos izan dira dantzaririk trebeenak Ondizen

Ander Zarraga 2025ko ira. 9a, 16:31

Domekan, hilaren 7an, Bizkaiko Aurresku Txapelketaren LXIII. edizioa eta Ondizko Emakumezkoen Aurresku Txapelketaren XVI. edizioa egin zituzten. Aurten, dantzariek maila bikaina erakutsi dute eta irabazle nagusiak Lierni Paul Marcos (Berango) eta Josu Marcos (Leioa) izan dira, euren doinu eta dantza trebeziakaz epaimahaiaren eta ikusleen txalo beroak jaso zituztenak.

Argazkia guztiak Leioako Udalak ateratakoak dira.

Gizonezkoetan, bigarren postua Eneko Aiartzari (Sopela) egokitu zitzaion, eta hirugarrena Ekain Aranari (Algorta). Emakumezkoetan, berriz, Maider Zubizarreta (Durango) izan zen bigarren eta Irati Albarren (Leioa) hirugarren. Lehiaketak, ordea, bestelako izen asko ere batu zituen, eta guztiek agerian utzi zuten aurreskuak bizi-bizi jarraitzen duela gazteen artean.

Parte hartu zuten emakumezkoen artean honako hauek ere aritu ziren: Iera Arana (Algorta), Julene Garcia (Bilbo), Uxue Losada (Leioa), Ikerne Monasterio (Portugalete) eta Haize Viadero (Bilbo). Gizonezkoen artean berriz: Unai Barrenetxea (Urduliz), Urtzi Diaz (Leioa), Diego Duran (Barakaldo), Joseba de Miguel (Barakaldo), Peio Rodriguez (Lamiako), Iraitz Santalices (Astrabudua), Oier Sarobe (Durango) eta Ekaitz Ugarte (Leioa).

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun