Arkoteko arraunlariek dena eman dute, baina igoeraren atarian geratu dira

Ander Zarraga 2025ko ira. 22a, 10:50

Arkoteko trainerua zapatuan Bermeon jokatutako estropadan. © ARC LIGA

Aste-akabuan Bermeon eta Portugaleten jokatu diren KAE Ligako play-off estropadetan Arkotekoak oso lehiakor aritu dira, lehen mailara igotzeko aukerak dituztela erakutsiz, baina hirugarren postuagaz konformatu beharko dira oraingoz.

Santurtziko Itsasoko Amak bere nagusitasuna erakutsi du aste-akabuan, eta Cahapela taldeagaz batera, Eusko Label Ligan izango da hurrengo urtean. Hala ere, aste-akabuan egin diren estropada bietan hurbil izan dute Arkote, nahiz eta azkenean, ezinezkoa izan da, eta Plentziakoak igoeratik hiru puntura geratu dira.

Bermeoko lehen estropadan Plentzitarrakoek lehiako hasi ziren eta hirugarren postuan mantendu ziren, zazpi segundoko aldeagaz. Hala ere, domekan taldea aukerak galtzen joan zen eta ezin izan zuen eman sorpresa.

Hala ere, Plentziako traineruek mailarik goreneko lehiatzeko gaitasun fisiko eta trebetasuna daukatela erakutsi zuten, eta bai Bermeon, bai Portugaleten zaleen babes nabarmena jaso zuten.

"Gure mutilek gogor borrokatu dute, baina tamalez ez da posible izan. Hala ere, oso harro gaude egin duten lan bikainarekin, punta-puntako traineruek besterik ez dute play-offera iristea lortzen, eta Arkote horietako bat izan da. Denboraldi aparta izan da, harro sentiarazi gaituzte Arkote zale guztioi, beraz mila esker mutilak!", adierazi taldeko sare sozialetan.

 
 
 
 
 
Ver esta publicación en Instagram
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 

Una publicación compartida de Arkote Arraun Taldea (@arkoteat)

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun