100 lagunetik gora bildu ziren irailaren 27an Plentzian egin zen GoazenUp Sup Race 2025 ekitaldian, eta kirola, inklusioa eta Gazarekiko elkartasun-mezua uztartu zituzten. Besteak beste, Paddle sup lasterketek proba herrikoiak, umeentzako lasterketa eta profesionalen parte-hartzea izan zituen, baita kirol egokitua ere, taula eta arraun bereziakaz; izan ere, ekimenaren xedeetako bat desgaitasuna duten pertsonak kirolaren bitartez gizarteratzea da.
Aurten, ekimenak ahalegin berezia egin du Palestinako herriari elkartasuna adierazteko. UNRWA gobernuz kanpoko erakundeagagaz elkarlanean, Plentzian informazio-gune bat jarri zuten Gazako egoera humanitarioaz, janari palestinarra dastatzeko aukera eskaini zuten eta itsasadarrean Gaza hitza irudikatu zuten, omenaldi gisa. Ekitaldian bildutako diru guztia UNRWAren bidez Gazako laguntza humanitariorako bideratuko da.
"Gure lasterketak kirola baino gehiago izan nahi du: topagune, inklusio eta beharrizan handiena dutenekin konpromiso espazio bat", adierazi zuten antolatzaileek.