Gorka Etxeberriak ez du Arkoteko entrenatzaile gisa jarraituko 2026 denboraldian

Ander Zarraga 2025ko urr. 22a, 16:10

Etxeberria 2019tik izan da "Plentzitarra"-ko entrenatzailea.

Arkotek agur hunkigarria egin dio Gorka Etxeberria entrenatzaileari, oriotarrak taldearen gidaritzan 2026ko denboraldian utziko baitu. 2019an klubera iritsi zenetik, Etxeberriak taldearen espiritua errotu duela azpimarratu dute klubetik.

Klubak ohar bidez nabarmendu duenez, Etxebarriak "errespetua, leialtasuna, sakrifizioa eta laguntasuna" bezalako baloreak izan ditu gidari, eta horri esker taldearen batasuna eta emaitza bikainak lortu dira. "Gorka ez da soilik entrenatzaile handia, pertsona handia ere bada", azpimarratu dute Arkoteko ordezkariek.

Agur mezuan, Orioko entrenatzaileak Arkoteko familia osoari eskerrak eman dizkio, urte hauetan bizi izandako esperientziagatik: "Barru-barruan eramango zaituztet pertsona zoragarriak zaretelako eta zuen etxea beti izango da Bizkaiko nere txoko kuttuna".

Hala, Etxeberriaren agurragaz, etapa arrakastatsu bati amaiera ematen dio Arkotek, eta datorren denboraldirako etorkizuneko proiektua prestatzen hasiko da.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun