Hartu Berba! ekimena da gaur Plentzian! Dinamikan murgilduta, herritarrek argi dute zein den helburua: euskaraz gehiago egin eta hitz zein esamoldeak euren egunerokoan txertatzen saiatzea. Ahalegin txikiak dira, bai, baina Plentzian badakite horiek direla euskarari benetako bultzada ematen diotenak!
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!