INAUTERIAK 2026

Kapadun mozorroz beteko dute Plentzia aurtengo Inauteri Tematikoetan

Ander Zarraga 2026ko otsailaren 10a

Plentzian tradizio handia dauka inauterietan ospatzen den jaiak, eta plentziarrek elkartzeko eta ederto pasatzeko aitzakia gutxi behar duten arren, beste urte batez, mozorrotu eta hiribilduko kaleak jai-giroz beteko dituzte. Hala, hilaren 21ean, zapatuan, egun osoko egitaraua prestatu dute: umeentzako jolasak, kalejira, herri-bazkaria, musika, diskofesta eta suzko zezena izango dira, besteak beste. Jarduerak Eleiz plazan eta Ontziola plazan egingo dituzte, baina festak herri osoa hartuko du.

Ohikoa den moduan, torraden lehiaketa izango da goizean, eta eguerditik aurrera kalejira eta bazkari herrikoia egingo dituzte. Arrastian eta gauean, berriz, musika eta jai-giroa izango dira nagusi, Plentziako Inauteriak festa kolektibo eta parte-hartzaile bilakatuz. Herri-bazkarirako izena eman beharko da (10 euro), eta epea otsailaren 13ra arte egongo da zabalik.

Egitaraua:

Otsailak 21, zapatua

  • 11:00 Umeentzako jolasak, Eleiz enparantzan.
  • 12:30 Torraden aurkezpena, Eleiz enparantzan.
  • 13:00 Torraden entrega, Eleiz enparantzan.
  • 13:30 Kalejira, Eleiz enparantxzatik.
  • 14:30 Herri bazkaria, Ontziola plazan.
  • 16:30 Plentzia Trivial, Ontziola plazan.
  • 19:00 Diskofesta, Ontziola plazan.
  • 19:00 Bolosb21 DJ mugikorra, Astillerotik
  • 21:00 Zezensuzkoa (suzko zezena), Ontziola plazan.
  • 22:00 Argitu-Erromeria, Ontziola plazan.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun