Goizean, eraikinaren bisita gidatuak antolatu dituzte 10:30ean eta 12:30ean; arrastian, berriz, familia-ginkana izango da 17:00etan eta 18:30ean. Jarduera horietan parte hartzeko izen-ematea Goñi Portalen bidez egin behar da. Egunari amaiera emateko, 20:30ean dantza bertikaleko ikuskizuna eskainiko dute, mendeurreneko ospakizunari ukitu berezia emanez.