Udako jaiak 2026

Plentziako jaiek ez dute inor axolagabe utziko

Ander Zarraga 2026ko abuztuaren 17a

Aurtengo Plentziako jai nagusiak abuztuaren 28tik irailaren 2ra ospatuko dituzte. Horren aurretik, abuztuaren 22an, urteroko ohiturari eutsiko diote eta Madalentxuak eta Antolintxuak aurkeztuko dituzte, jaietako protagonistak izango diren herritarrak.

 

Egitaraua:

Abuztuak 22, zapatua
Antolintxu eta Madalentxu eguna

  • 11:00 Kalejira, Ontziola plazatik
    Eleiz enparantzaraino.
  • 12:00 Antolintxu eta Madalentxuen omenezko meza.
  • 13:00 2026ko Antolintxu eta Madalentxuren aurkezpena,
    Eleiz enparantzan.

Abuztuak 28, barikua
San Antolin jaiak

  • 14:30 Herri-bazkaria.
  • 17:45 Antolintxu eta Madalentxuren harrera.
  • 18:00 Txupinazoa, Andra Marira igoera eta aurreskua.
  • 20:00 Dantza-saioa, Plentziako Itxas Eder taldearen eskutik, Ontziola plazan. Euria eginez gero, Jai Alai frontoian.
  • 22:00 Zezensuzkoa.
  • 23:00 Gau Zuria: Gautegun taldearen erromeria.

Abuztuak 29, zapatua

  • 10:00 LIV. Marmitako-lehiaketarako
    izen-ematea.
  • 13:30 Marmiten aurkezpena.
  • 16:30 Sari-banaketa.
  • 17:00 Olinpiadak, futbito-zelaian.
  • 20:30 Umeen playback-lehiaketa.
  • 22:00 Zezensuzkoa, futbito-zelaian.
  • 22:00 Lowe Band taldearen kontzertua.

Abuztuak 30, domeka

  • 10:30 Plentzia La Gallarda VII. Familia Kros Herrikoia: Arturo Peña Memoriala, Plazatxotik abiatuta.
  • 12:00 Molto motorren sari nagusia, 0 eta 4 urte bitarteko umeentzat.
  • 13:00 Piraten bitsaren jaia. Pirataz mozorrotuta etorri!
  • 18:00 Nagusientzako bingo-arratsaldea.
  • 21:30 Zezensuzkoa, futbito-zelaian.
  • 22:00 Helduen playback-lehiaketa.
  • 01:30 DJ Bolo.

Abuztuak 31, astelehena

  • 10:00-11:00 Tortilla- eta entsalada-lehiaketetarako izen-ematea.
  • 10:00-11:00 Paella-lehiaketarako izen-ematea.
  • 12:30-13:00 Entsaladen aurkezpena.
  • 13:00-13:30 Tortillen aurkezpena.
  • 13:30-14:00 Paellen aurkezpena.
  • 14:30 Sari-banaketa.
  • 19:00 Helduen mozorro-lehiaketa, Erriberan. Ondoren, sari-banaketa.
  • 22:00 Zezensuzkoa.
  • 22:30 Mambo Express taldearen emanaldia.

Irailak 1, martitzena

  • 09:00 Eskualdeko CXXXII. Nekazaritza Azoka.
  • 11:00 Diana.
  • 12:00 Euskal jantzi tradizionalen erakusketa Erriberan zehar, Plazatxotik abiatuta.
  • 19:00 Zesta-punta, Jai Alai frontoian.
  • 19:00 Umeen mozorro-lehiaketa, Erriberan. Ondoren, sari-banaketa.
  • 20:30 San Antolin XI. bertso-saioa, Eleiz enparantzan. Miren Artetxe Sarasola, Alaia Martin Etxebeste, Aitor Etxebarriazarraga Gabiola eta Aitor Mendiluze Gonzalez arituko dira.
  • 22:00 Zezensuzkoen entzierroa.
  • 22:30 Nonbait taldearen erromeria.

Irailak 2, eguaztena

  • 11:00 Txupinazoa eta diana txistulariakaz.
  • 11:30 Antolintxu, Madalentxu eta Udalbatzaren kontzentrazioa Ontziola plazan, Eleiz enparantzara igotzeko.
  • 12:00 Antolin Deunaren omenezko meza eta aurreskua.
  • 13:30 Musika-bandaren kontzertua, Ontziola plazan. Euria eginez gero, elizan.
  • 15:00 Fanfarriaz girotutako koktela.
  • 17:00 Umeentzako puzgarriak, portuan. Euria eginez gero, Jai Alai frontoian.
  • 20:00 Urrezko Alpargaten banaketa eta Antolintxu eta Madalentxuren agurra.
  • 22:00 Oxabi taldearen erromeria.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun