"Momentutxoa" antzezlana ikusteko aukera izango da Plentzian

Izaro Garcia

Momentutxoa 19:00etan hasiko da Goñi Portalen.

Antzerkia euskaraz gozatzeko aukera izango da eguazten honetan Plentzian. Meri Urzelairen Momentutxoa antzezlana taularatuko dute irailaren 30ean, 19:00etan, Goñi Portalen. Jone Garciaren testua oinarri duen emanaldia 12 urtetik gorakoentzat izango da, eta sarrera doakoa izango da. 

Danontzat Gaztetxeak eta Gorlizen Euskaraz taldeak antolatu dute emanaldia, egunotan Plentzian eta Gorlizen euskararen bueltan egiten ari diren egitarauaren barruan. Hain zuzen ere, Momentutxoa ez da egun hauetarako prestatu duten hitzordu bakarra: irailaren 25ean Palestinari buruzko dokumentala eta solasaldia egin zituzten Sertutxenan; urriaren 1ean, berriz, umeentzako jolasak izango dira Iberren, 17:00etan. 

Egitarauaren egun nagusia urriaren 3an izango da, DANONTZAT Gaztetxean. Egun osoko egitaraua prestatu dute euskaraz elkartu eta gozatzeko, tartean mahai-ingurua, ipuin-kontalari musikala eta bazkaria. Hala, eguazteneko antzerki-emanaldiak euskarari lekua egiteko datozen egunetarako antolatutako jardueren artean hartuko du lekua. 

Momentutxoa 19:00etan hasiko da Goñi Portalen, eta bertaratzeko ez da sarrerarik ordaindu beharko.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun