Saioa Villanueva EH Bilduko alkateak 44.181 euro irabazten zituen urtean, koalizio abertzaleak goi-karguen laurden bateko beherapena onartu ostean. EAJko Gontzal Hermosillak 51.000 euro gordin irabaziko ditu urtean, eta Leire Basauri alkateordeak 48.000 euro. "Hala ere, Sopela bezalako udalerri batentzat, Eudelek gomendatutako gehiengoa baino %24 txikiagoak dira soldatok", udal agintari sopeloztarrak adierazi duenez.
Uztailaren 9ko osoko bilkuran dietak bere horretan uztea erabaki zuen Sopelako Udalbatzak. Hala, 135 euro jasoko ditu informazio-batzorde bakoitzera doan ordezkari politikoak; eta 180 euro osoko bilkura bakoitzera doanak.