Beste gidari bat atxilotu dute Sopelan

Iker Rincon Moreno 2015ko ira. 9a, 13:30

© SOPELAKO UDALA

Sopelako udaltzainek Bideko Segurtasunaren kontrako delitua leporatu zioten atzo Bilboko 48 urteko bizilagun bati, ustez gida-baimen barik gidatzeagatik, epaileak baimena erretiratu ostean. Atxiloketa horri gehitu behar zaizkio bertoko Udaltzaingoak azken hamabost egunetan egindako beste bost.

Atzoko gertaera 17:15ean izan zen, Sabino Arana kalean. Udaltzaingoak jakinarazi duenez, Bilboko bizilaguna geldiarazi zuten, Bideko Segurtasunerako Plan Estrategikoaren baitako ohiko trafiko-kontrol batean. Agenteen arabera, gidariari dokumentazioa eskatuta, maiatzean epaileak zigortu zuela ohartu ziren, eta 18 hilabeterako gida-baimena erretiratu ziola, 2016ko azarora arte. Udaltzaingoak Bideko Segurtasunaren kontrako delitua leporatu zion eta epaiketa azkarrerako data finkatu da.

Udaltzaingoak azaldu duenez, delitu horregatik egindako esku-hartze gehienek ondokoakaz harremana daukate: gidariak gida-baimena erretiratuta edukitzea, gida-baimenik ez edukitzea, edo alkohola neurriz gainetik kontsumitu edo drogak hartzea. Halere, lehen aipatutako atxiloketetako bat ez-ohiko egoeran gertatu omen zen: gidariak ez zuen gainditu baimendutako alkohol-maila, baina gidatzeko kontraindikatutako medikamentuen eragin garrantzitsua omen zeukan.

Erlazionatuak

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun